XAKEKO TALDEKAKO LURRALDEARTEKO EUSKAL LIGA – 2012.

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         SESTAO NATURGAS ENERGIA B: BETIEREKO TXAPELDUN BIHURTZEKO BIDEAN.

 

            Sestao Naturgas Energia B taldeak berriz irabazi zuen Euskal Ligako Lehenengo Mailako titulua. Merezimendu osoz: Donibane Kirol Elkartea bigarren sailkatuarekin berdindu zuen eta gainontzeko neurketa guztiak irabazi.

 

            Bere jokalarien jarduna hauxe izan zen:

 

            Javier Aguera Naredo (2.360): 2 puntu 2 partidatan (% 100).

Sergio Trigo Urquijo (2.230): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).

            Carlos Nava Pereda (2.275): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).

            Ivan Alonso Alonso (2.153): 5’5 puntu 7 partidatan (% 78’57).

            Alex Rodriguez Gonzalez (2.047): 5’5 puntu 8 partidatan (% 68’75).

            Javier Marchena Hurtado (1.980): 3 puntu 3 partidatan (% 100).

 

            Jokalari gutxi erabili zuen Sestaoko bigarren taldeak baina etekin bikaina eman zuten. Sergio Trigok lehenengo mahaian zailagoa zuen eta horregatik bere portzentajea apalena izan zen eta, hala ere, % 62’50ekoa. Carlos Nava ederki aritu zen eta beste hainbeste Ivan Alonso.

 

            Dena den, B taldea izanik igotzerik ez duenez, datorren urtean berriz arituko da Lehenengo Mailan. Agian, hirugarren aldiz jarraian irabazteko.

 

         DONIBANE KIROL ELKARTEA: BIGARREN SAIKAERAN, OHOREZKO MAILARA.

 

            Nikolai Ninov (2.508): Puntu bat partida batean (% 100).

Roi Reinaldo Casti๑eira (2.469): 8 puntu 9 partidatan (% 88’89).

            Ruslan Pogorelov (2.412): 2 puntu 2 partidatan (% 100).

Jose Maria Hernando Rodrigo (2.320): 3’5 puntu 4 partidatan (% 87’50).

            Ignacio Martinez Fernandez de Arcaya (2.224): Puntu bat partida batean (% 100).

Borja Zamarbide I๑arrea (2.190): 2’5 puntu 6 partidatan (% 41’67).

            Ivan Tetimov (2.038): 5 puntu 6 partidatan (% 83’33).

            I๑igo Montoya Irigoyen (2.042): 0’5 puntu partida batean (% 50).

            Javier Perez Marchal (1.857): 3 puntu 6 partidatan (% 50).

 

            Roi Reinaldoren gidaritzapean eta jokalari sorta indartsuarekin Donibane Kirol Elkarteak Ohorezko Mailarako bidea egin zuen. Ez zen gauza izan titulua irabazteko, baina bere bigarren saiakeran igoerako helburua eskuratu du.

 

            Roi Reinaldok bere maila bikaina erakutsi zuen. Jose Maria Hernando Rodrigo fitxaketak 4 partidatan 3’5 puntu garrantzitsu erdietsi zituen. Ivan Tetimov gaztea ere izugarri ondo aritu zen. Borja Zamarbide eta Javier Perez Marchalen ekarpen apalagoak bigarren tokian bukarazi zion.

 

         ZORNOTZA: IGOERA, BEHAR ZUEN UNEAN KOLPEA EMANDA.

 

            Bost jokalari soilik erabilita Zornotza onenen artean aritzeko txartela lortu zuen.

 

            Zazpigarren txandan igoerarako hautagaitza argia aurkeztu zuen Zornotzak, Arrasate-Arlutz aurkari zuzena 0-4 zapaldu eta gero.

 

            Azkeneko bi txandetan ez zuen hutsik egin, nahiz eta ongi sailkaturiko taldeak aurrean izan (Donibane Kirol Elkartea eta Kultur Sustapena). Beraz, aurkari zuzenen aurka igoera lortu zuela erran daiteke.

 

            David Diez Fraile (2.184): 5 puntu 9 partidatan (% 55’56).

            Luis Javier Arias Garcia (2.167): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).

            Pablo Padilla Cabero (2.167): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).

            Ceferino Sierra Lopez (2.011): 3 puntu 7 partidatan (% 42’86).

            Jose Martin Albo Ruiz (1.890): 2 puntu 4 partidatan (% 50).

 

            Jokalarien estatistika aztertuta, Luis Javier Arias Garcia nabarmentzen da. Pablo Padillak % 62’50eko portzentaje ona egin zuen. Lehenengo mahaian David Diez Frailek partida bakarra galdu zuen.

 

         ARRASATE-ARLUTZ: EROSO ARITU ZEN.

 

            Posizio erosoan ibili zen Txapelketa osoan. Zornotzak egin zuen azkeneko bultzada bezalakoa falta izan zitzaion Ohorezko Mailara itzultzeko.

 

         KULTUR SUSTAPENA: IGO-JAITSI JOKOAN SARTUTA.

 

            Lehenengo Maila oso gogorra da. Ez baduzu igoera lortzen, ez jaisteko arriskua duzu. Horrela ibili zen Kultur Sustapena azkeneko txandan. Azkenean, puntu bat Urnietaren gainetik geratu zen.

 

         ORVINA B: OZTA-OZTA, BAINA HELBURUA BETE ZUEN.

 

            Javier Sevillaren lan ona kenduta, kostatu zitzaien Orvinakoei puntuak batzea. Azkeneko hiru txandetan gorakada ikusgarria eginda, maila mantentzea lortu zuen.

 

         URNIETA: AZKEN UNEAN, JAITSIERA.

 

            Urnieta izan zen Orvina B-ren gorakadaren biktima. Azkeneko txandan Luis Ortega Fuentesek Ruta de Europa B taldeko Juan Humbert Rodriguez Melendezen aurka galdu zuen, faboritoa izan arren. 1-3ko garaipena ez zen nahikoa izan mailari eusteko, puntu erdiagatik izan bazen ere.

 

         OBERENA: INDARRIK GABE.

 

            Azken boladan indarra galdu du Oberenak eta Euskal Ligan ere nabaritu zuen.

 

            Liga osoan azkena ibili eta gero, azken momentuko susperraldiak bi talde aurreratzea ekarri zion. Dena den, iragan hobea izanen du buruan.

 

         RUTA DE EUROPA B: GOITIK BEHERA AMILDUTA.

 

            Orvina B-ren alderantzizko bidea egin zuen. Ongi ez ibilita ere, mantentzeko borrokan egonen zela ematen zuen. Azkeneko txandetan hondoratu zen, ordea.

 

         BARAKALDO: BURUA JASO EZINIK.

 

            Ohorezko Mailan aritutako taldeak beste jaitsiera bat biz izan zuen. Merezita, Txapelketa osoan berdinketa bat eta 8 porrot pilatu baitzituen.

 

            2012-04-08.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.